MANIFESTUA
Kostakon moda eta artearen zale amorratuak gara. Gure diseinuak soinean daramatzatenengan duten boterean sinesten dugu. Baina, batez ere, erantzukizunean sinesten dugu. Pertsonenganako erantzukizuna, lurrarenganako erantzukizuna.
Horregatik jasangarritasuna ez dugu bakarrik helburu gisa ikusten, guztiontzat etorkizun hobea eraikitzeko behar izana baizik.
Errespetu handiagoko materialak aukeratu, ingurumenarekiko eragin txikiagoa duten serigrafia-prozesuak sustatu eta aukera-berdintasunaren alde eginez, gure helburua gero eta hurbilago dugu: moda arduratsuago baten alde aktiboki parte hartzea.
"Hau da bidea"
Ingurumenarekiko kontzientzia gure fabrikazioan
Kostakon ingurumena zaindu nahi dugu, horregaitik gure kutsadura murrizteko konpromisua hartzen dugu. Kontziente gara ehungintzak gure planetan izan dezakeen eragin negatiboaz, hori dela eta gure karbono aztarna gutxitzeko neurriak hartu ditugu.
Iraunkortasunarekin dugun konpromisoa gure ekoizpenaren urrats guztietan islatzen da. Material organikoak eta tinta ekologikoak soilik erabiltzen ditugu gure jantzien fabrikazioan. Moda erosoa eta aldi berean arduratsua izan daitekeela uste dugu.
Gainera, gehiegizko produkzioa saihesten dugu. Bilduma masiboak martxan jarri beharrean, arropak kontzienteki ekoizten ditugu, gure bezeroen eskaerari zuzenean erantzunez. Horrek esan nahi du Kostakon erosten duzun arropa bakoitza esklusiboki zure eskaerarako ekoizten da, eta ondorioz, beharrezkoak ez diren hondakinak murrizten ditugu.
Online dugun presentzia osatzeko, Euskal Herri osoko denda fisiko hautatuetan gure bildumen kopuru txikiak eskaintzen ditugu. Horri esker, gure tokiko komunitatearekin bat egiten dugu, eskualde mailan aukera iraunkorrak eskainiz.
Erosketa bakoitzak balio handia duela uste dugu. Bat egin gurekin moda kontzienteago eta jasangarriago bat lortzeko bidean, non elkarrekin gure karbono aztarna murrizten dugun. Eskerrik asko gure istorioaren parte izateagatik!
GURE ISTORIOA
2022ko irailaren 9an jaioaKostakon hiruko familia txiki bat gara non gure pasioak eta proiektuarekiko dedikazioak bat egiten duten.
Diseinua, web garapena eta artea elkarlanean daude, sormenaren hazia garatuz produktuek bizia hartzen duten espazioa sortzen dugu.
Gure xedea euskal tradizioa eta kultura zabaltzea da: mitoak, kondairak, altxorrak eta izaki mitologikoak batik bat. Euskal Herriko kultura-ondarearen aberastasuna zaintzeko eta partekatzeko konpromisoa hartzen dugu, bai hemen, bai nazioartean
Hau da gure bizi-proiektua eta honekin guztiontzako gizarte hobeago bat sortzen lagundu nahi dugu.
Gaixotasun mentalak, klima-aldaketa, genero-berdintasuna eta desberdinarekiko errespetua eta enpatia funtsezko balioak dira guretzat.
GURE TALDEA
JON
WEB GARAPENA ETA KUDEAKETA
GANE
PRODUKTUAREN DISEINUA ETA RRSS
WITXITA
ZUZENDARITZA ARTISTIKOA