3-10 laneguneko bidalketa

MANIFESTUA

Ingurumenarekiko kontzientzia gure fabrikazioan

Kostakon ingurumena zaindu nahi dugu, horregaitik gure kutsadura murrizteko konpromisua hartzen dugu. Kontziente gara ehungintzak gure planetan izan dezakeen eragin negatiboaz, hori dela eta gure karbono aztarna gutxitzeko neurriak hartu ditugu.

Iraunkortasunarekin dugun konpromisoa gure ekoizpenaren urrats guztietan islatzen da. Material organikoak eta tinta ekologikoak soilik erabiltzen ditugu gure jantzien fabrikazioan. Moda erosoa eta aldi berean arduratsua izan daitekeela uste dugu.

Gainera, gehiegizko produkzioa saihesten dugu. Bilduma masiboak martxan jarri beharrean, arropak kontzienteki ekoizten ditugu, gure bezeroen eskaerari zuzenean erantzunez. Horrek esan nahi du Kostakon erosten duzun arropa bakoitza esklusiboki zure eskaerarako ekoizten da, eta ondorioz, beharrezkoak ez diren hondakinak murrizten ditugu.

Online dugun presentzia osatzeko, Euskal Herri osoko denda fisiko hautatuetan gure bildumen kopuru txikiak eskaintzen ditugu. Horri esker, gure tokiko komunitatearekin bat egiten dugu, eskualde mailan aukera iraunkorrak eskainiz.

Erosketa bakoitzak balio handia duela uste dugu. Bat egin gurekin moda kontzienteago eta jasangarriago bat lortzeko bidean, non elkarrekin gure karbono aztarna murrizten dugun. Eskerrik asko gure istorioaren parte izateagatik!

GURE ISTORIOA

2022ko irailaren 9an jaioa

Kostakon hiruko familia txiki bat gara non gure pasioak eta proiektuarekiko dedikazioak bat egiten duten.

Diseinua, web garapena eta artea elkarlanean daude, sormenaren hazia garatuz produktuek bizia hartzen duten espazioa sortzen dugu.

Gure xedea euskal tradizioa eta kultura zabaltzea da: mitoak, kondairak, altxorrak eta izaki mitologikoak batik bat. Euskal Herriko kultura-ondarearen aberastasuna zaintzeko eta partekatzeko konpromisoa hartzen dugu, bai hemen, bai nazioartean

Hau da gure bizi-proiektua eta honekin guztiontzako gizarte hobeago bat sortzen lagundu nahi dugu.

Gaixotasun mentalak, klima-aldaketa, genero-berdintasuna eta desberdinarekiko errespetua eta enpatia funtsezko balioak dira guretzat.


GURE TALDEA

JON

WEB GARAPENA ETA KUDEAKETA

GANE

PRODUKTUAREN DISEINUA ETA RRSS

WITXITA

ZUZENDARITZA ARTISTIKOA

Zeren bila zabiltza?

Lehen aldia dendan?

Harpidetu eta jaso %10-eko deskontu kodea zure lehen eskaeran

Zure informazioa ez da inoiz hirugarren batekin partekatuko.

Zure saskia